Santa Maria eliza
FITXA
Izena: Santa Maria eliza
Herria: Lekeitio
Helbidea: Independentzia Enparantza, z/g
Auzotegi: Parte Zaharra
Eskualde: Lea-Artibai
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Mendea: XV
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Beste Mendeak: XVII, XVIII, XIX
Estiloa: Gotikoa
Beste Estiloak: Historizista
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Akatsak: Akats txikiak zenbait elementu apaingarritan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Lekeitioko herrigune historikoan dago eliza: hegoaldeko horman arkupea du, eta kanpandorrea mendebaldeko fatxadan.
Hiru habearte ditu eta burualde oktogonala, girola batez inguratua. Lau ataletan zatituta dago eliza, laurak gurutze gangarekin estalita. Kanpoaldean erdiko habearteak bi isurki ditu eta albokoek bat bakarra.
Fatxada nagusia oinean dago, mainelaren gainean arku zorrotz bikoitza duen sarbide batek zentratuta. Arkuak bederatzi arkibolta ditu inguruan; kapitel jarraituko moldurekin hornitutako zutabeen gainean daude arkiboltak. Pilare-mainelean, errezelaren azpian, Ama Birjina ageri da Haurrarekin, eta 1430-1440 aldera datatua dago. Tinpanoan, trazeriaz inguratuta, Hirutasun Santua ikusten da aingeruen artean. Kanpoaldeko arkiboltan aingeru musikarien irudiak ageri dira, eta frisoalfizean hamasei iruditxo errezel azpian. Bada sabai leiho bat ere, motibo gotiko berantiarrekin, baita idulki huts bat ere.
Beste sarrera bat du ezkerreko hirugarren atalean.
Hegoaldera, ekialdera eta mendebaldera dauden baoetatik sartzen da argia.
Hegoaldean badaude oraindik ere kapera batzuk, baina iparraldean zeuden lekuan arkupea egin zen XIX. mendeanEskuineko aldean beste kapera bat dago, zirkuluerdiko arku molduratu baten azpian, zirkuluerdiko leiho batekin.
Kanpandorrea oinplano karratukoa da, eta estilo barrokoari dagokion kanpai multzoak errematatzen du.
Oso kalitate oneko kareharrizko harlanduz egina dago eliza.
Barrualdean benetan aipagarria da XVI. mendearen hasierako estilo hispanoflamenkoz zur polikromatuan eginiko erretaula nagusia.