Itzuli orri osora

Aritzetako San Migel ermita

FITXA

Izena: Aritzetako San Migel ermita

Herria: Bergara

Helbidea: Aritzetako San Migel auzoa, 3

Auzotegi: Aritzetako San Migel auzoa

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Ermita

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XIX

Estiloa: Baserri estilokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Zenbait gunetan ona.

Jabetasun: Ondare erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak horma, elementu apaingarri eta estalkietako zenbait gune jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

San Migel auzoan mendi tontorrean dago Aritzetako San Migel ermita, eta bertatik Bergarako hainbat sarbide ikus daitezke. Ermitari buruzko lehen aipamen historikoa 1050. urtekoa da, errege Antsok San Migel monasterioan zituen lurrak eta sagastiak San Juan de la Peñari eman zizkionekoa. 1468. urtean "San Miguel de Ezquialday"deritza. Profanatua izan zen, eta txikituta utzi zuten frantsesen kontrako gerratean.

Ermita zaharretik absidea bakarrik gordetzen da, gurutze ganga gotikoarekin. Gaur egungo eliza nahiko handia da: 22 metroko luzera du eta 9 metroko zabalera. Burualdea, gurutzadurarekin, XVI. mendearen erdialdera egin zen.

Gurutze latindar formako oinplanoa du ermitak, bi ataleko ganga, abside oktogonala hormatalekin, eta estalki isuri bikoa.

Barruan gurutzadura du, eta absidea eta besoak gurutze gangarekin. Zirkuluerdiko arkuetan bermatuta daude gangak, eta mentsuletan arkuak. Beste atalak gaur egun bi isurialde ditu, eta litekeena da gurutze estalki zaharra jausi izatea, lehenaren eta bigarrenaren garaieren artean desnibel handia nabari baita. Oinean mentsuloi ilara bat ikus daiteke.

Ermita barrura bigarren atalaren eskuineko aldetik sartzen da. Sarbideak zirkuluerdiko arkua du kareharrizko harlanduz dobelatua. Elizaren alde horretan bertan harlanduxkaz egindako kanpai horma bat dago, gorputz batekoa, eta bigarrenean okulu bat. Ermita manposteriaz egina da, ageria kanpoaldean, eta emokatua eta karez zuritua barrualdean.