Itzuli orri osora

Madalena eliza

FITXA

Izena: Madalena eliza

Herria: Plentzia

Helbidea: Eleiz Enparantza, z/g

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Uribe Kosta

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XV

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XVI,XIX, XX

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Plentzian herrigunean dago eliza. XIII. mendean fundatu bazen ere, gaur egungo eraikina XV. mende hondarrean eraikia da eta XIX. mendean asko berritua: teilatua, hormak, zutabeak goratu ziren, korua eraberritu ... XX. mendean arkupearen egitura egin zen.

Oso estilo berezia du elizak: oinplano basilikala du, garaiera berdineko hiru habearterekin eta zurezko estalkia bi isurkirekin, Galiziako itsas herrietako eliza gotikoetan sarri ohi denez. Bi ezaugarri horiek dituen beste edifiziorik ez da inon Euskal Herrian.

Kanpandorrea oineko fatxadari atxikita dago eta lauki formako sekzioa du, estalkia lau isurkikoa da eta molduraz bereizitako hiru ataletan zatituta dago. Lehenbiziko atalean ataripe bat dago, harmailaren gainean hiru arku zorrotzetan irekia eta kapitel molduratuzko eta modiloiekin errematatutako zutabe erdi itsatsietan ezarria.

Bigarren atalean bi bao txaranbeldu dira, zirkuluerdiko arkuekin.

Zirkuluerdiko arku dobelatu batetik barrena sartzen da eliz barrura; arkua ataripeak babesten du. Eskuinaldeko arkupean dagoen sarbide zorrotz eta molduratutik ere sar daiteke.

Bao batzuetatik sartzen da argia: hiru bao zirkular txaranbeldu eta molduratu daude arkupean, beste bi bao arku zorrotzarekin burualdean, eta beste bat, hau ere burualdean, biribila eta trazeriarekin apaindua.

`

Harlanduz eta manposteriaz egina da eraikina. Oinak eta eskuinaldea harlandu finekoak dira, burualdea eta ezkerralde gehiena manposteriazkoa; arkupeak hormigoizko egitura du gotiko itxurako zutabeekin eta harlanduzko hormatxoarekin.

`

Jesusen Nekaldiaren Poliptiko interesgarri bat dago barruan, alabastroan egina, XV. mende erdikoa.

`