Itzuli orri osora

Karmengo Ama Birjinaren eliza eta komentua

FITXA

Izena: Karmengo Ama Birjinaren eliza eta komentua

Herria: Markina-Xemein

Helbidea: Goikoportala , 5

Auzotegi: Parte Zaharra

Eskualde: Lea-Artibai

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Komentua

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1724

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Markina-Xemeingo erdigune historikoan daude eliza eta komentua, Goikoportalatik iparralderantz. Inazio Munibek fundatu zuen XVII. mende hondarrean.

Komentu multzoak goiera eta bolumen maila desberdinak ditu, eta estalkia ere isurki askotakoa du. Bi solairuko kalostrapeaz eta bost arku multzoz osatuta dago; arkuak zirkuluerdikoak dira, beiraz hornituta. Gurutze latindar formako oinplanoa du elizak, eta hiru habearte ditu gurutzadurarekin eta abside lauangeluarrarekin; kapera bat ere badu erantsita.

Elizaren fatxada simetrikoa da, hareharrizko harlanduz egina, eta hiru gorputzez osatuta dago. Erdikoak zirkuluerdiko sarbide hirukoitza du behean. Hurrengo pisuan nitxo bat ageri da Karmengo Ama Birjinaren irudiarekin, eta honek alde banatan bi hutsarte ditu zirkuluerdiko beirazko arkuekin, eta gainean bao angeluzuzen handi bat gingilekin. Frontoi hiruangeluar batek, armarria agerian duela, errematatzen du fatxada.

Alboko bi atalak estuagoak dira baina egitura bera dute. Solairu bakoitzean lauki formako baoa dute gingilekin, eta kanpai horma bikoitz batek eta gurutze forjatu batek errematatzen dituzte.

Sarrera nagusia burdinagaz itxita dago.

Barruan hamabi erretaula daude, batzuk oso kalitate onekoak.