Itzuli orri osora

Jasokunde eta Sagarrondoko Eliza Nagusia

FITXA

Izena: Jasokunde eta Sagarrondoko Eliza Nagusia

Herria: Hondarribia

Helbidea: Kale Nagusia, 1

Auzotegi: Parte Zaharra

Eskualde: Oiartzualdea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVII, XVIII, XX

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Zenbait gunetan ona. Zenbait gune jakinetan eskasa.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gunetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Gipuzkoako herrien artean fundazio datarik zaharrena Hondarribiak du. Uste izatekoa da herriarekin batera eliza ere izango zela. Badakigu oraingoa eraikitzen aurrekoaren hondakinen gainean hasi zirela, 1474an, eta 1549an bukatu zutela. Portada nagusia, kanpandorrea eta beste elementu arkitektoniko garrantzi txikiko batzuk geroagokoak dira.

Sagarrondoko Andre Mariaren elizak oinplano latindarra du, luzeran hiru habeartetan zatitua, guztiak garaiera eta zabalera desberdinekoak. Habearte bakoitzak absidea du. Kanpandorrea, Frantzisko Iberorena, XVIII. mendekoa da, eta koru eder bat ere badu.

Elizari eusten dioten euskarriak mota askotakoak dira, desberdinak. Kanpoaldean kontrahorma prismatiko sendoak ikus daitezke, gargolekin. Barruko elementuei begiratzen badiegu berehala konturatuko gara ez dagoela bi zutabe mota berekorik: batzuek fuste zirkulu formakoa dute, beste batzuek sekzio oktogonala edo bihurritua, bada fustea baketoiekin duenik ere etab. Horien gainean bermatzen dira gurutze gangak, estilo konplexukoak ez, bai ordea mota askotarikoak: tertzeleteak dituzte, nerbio diagonalak... eta asko eta asko apaingarri askorekin.

Sarbide bat baino gehiago du elizak. Zaharrena iparraldera begira dago. Atari arkupeduna du eta arku karpanel bat hiru arkiboltarekin, gainean bola dekorazioa duela. Multzoaren alde banatan pinakuluak daude. Bigarren sarbidea elizaren oinean dago eta arkupe irten batek babesten du: ate bat du zirkuluerdiko arkuarekin, eta sarrera mainelak zatituta ageri da. Horren tinpanoan Ama Birjina Jasokundekoaren irudia ageri da. Hirugarren sarbideak, hegoaldeko fatxadan dagoenak, ez du lehenbiziko bi horiek adinako garrantzi arkitektonikorik.

Barruan bao desberdin interesgarri asko da. Erdiko absidearen beheko partean, esate baterako, zirkuluerdiko hiru leiho luze daude, itsu-leihoak balira bezala, eta goiko partean hiru beirate. Alboetako hormetako leihoak ere mota askotakoak dira: okulu bat dago eta hainbat leiho trazeriarekin.

Oso ederrak dira, beste gauza batzuen artean, erretaula neogotikoa eta sakristian dauden irudi eta erliebe batzuk.