Itzuli orri osora

Santiago ermita

FITXA

Izena: Santiago ermita

Herria: Navaridas

Helbidea: Navaridas, z/g

Auzotegi: Navaridas

Eskualde: Arabako Errioxa

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Ermita

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVII

Estiloa: Errenazentista

Beste Estiloak: Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona zenbait gunetan.

Jabetasun: Ondare erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak hormetan oro har. Akats txikiak elementu apaingarrietan oro har.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Ermita Navaridas udalerriko sarreran dago, Eltziegoko errepidean herritik kilometro erdira. Ermita hau eskualdeko aitoren semeak biltzen zituen "dibisa" baten egoitza zen.

Elizak oinplano angeluzuzena du burualde oktogono formakoarekin, hiru ataletan zatitutako habearte bat eta burualde inguratua harrizko eserleku jarraiarekin.

Fatxada nagusia oinean kokaturik dago.

Zirkuluerdiko arku batetik sartzen da ermitan; arkuan elkarri lotutako kutxatxoek zirkuluak egiten dituzte arkuaren barrualderantz. Goiko solairuan nitxo bat dago, hutsik, eta, horren gainean, erdian, zirkuluerdiko arkua duen kanpai horma, erremate hiruangeluarra duena.

Argia arku beheratua duten hiru baotatik sartzen da, horietako bat oinean eta beste biak lehen ataleko alde banatan.

Eliza harlanduz egina da, kanpoaldera horizontalitate nabarmena duela: goiko aldean karel batek eta kontrahormen artean pieza batez inguratuta dago.

Barrualdean erretaula barroko bakun bat nabarmentzen da Santiago Matamorosen erliebe batekin.