Itzuli orri osora

San Aziskloren eta Santa Viktoriaren parrokia

FITXA

Izena: San Aziskloren eta Santa Viktoriaren parrokia

Herria: Lantziego

Helbidea: Elizako plaza,z/g

Auzotegi: Lantziego

Eskualde: Arabako Errioxa

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVIII, XIX

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista

Beste Estiloak: Barrokoa, Neoklasikoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona zenbait gunetan. Eskasa zenbait gune jakinetan.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak horma eta instalazioetako zenbait gune jakinetan. Akats txikiak zenbait elementu apaingarritan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Eliz parrokia hau herri erdian dago, Iradier Salaberri, Elizako plaza eta Calvo Sotelo kaleen artean.

Eraikinak gurutze latindar formako oinplanoa du, hiru ataleko habeartearekin, eta oinean goi koru bat. Goi korua, behe korua eta aurreko bi atalak izar ganga konkortuz estalita daude, eta behe koruan giltzarriak nabarmentzen dira. Burualdeak eta gurutzadurak hiru hexedrako multzo bat osatzen dute, erdian, erremate gisa, linternaz apaindutako kupula bat duena. Ganga horiek kantoi-pilastra kaxeztatu batzuetan eta taulamendu baten gainean bermatzen dira, habeartekoak, berriz, elementu gotikoak dituzten zutabetxoetan.

Burualdearen atzean gune lauangeluar bat dago, ertz gangako bi atalekin, eta ganga xafla moztuak dituzten pilastren gainean bermatuta dago.

Kanpoaldean, burualdeak eta gurutzadurak bat egitean poligono forma osatzen dute.

Elizan hegoaldetik sartzen da. Portadan zirkuluerdiko arku bat dago, dobelekin eta ezkerretara hari molduratu batekin; leiho errenazentista eder bat ere badu.

Sakristiak, eskuinaldean, oinplano karratu du eta esferaerdiko ganga itsu batez estalita dago, zeina petxinen gainean beheratuta dagoen.

Dorrea hego-mendebaldean aurkitzen da. Lauki formako oinplanoa du: behean hiru ataleko gorputz bat du eta goian, erlaitz irten batez bereizita, kanpai gorputza. Poligono formako errematea du, adreilu entokatuekin eta kapitelarekin.

Barrualdean nabarmentzen dira estilo errenazentistako erretaula nagusia eta alboetako hainbat erretaula barroko, batez ere Santa Anaren erretaulako erdiko panela, eta gurutzaduran bataiarri bat. Sakristian San Joan Bataiatzailearen taila bat eta erretaula baten hondarrak ikus daitezke, biak ala biak XVI. mendekoak.