Itzuli orri osora

San Antonio Komentuko eliza

FITXA

Izena: San Antonio Komentuko eliza

Herria: Gasteiz

Helbidea: Loma Jenerala, z/g

Auzotegi: XIX.Mendeko Zabalunea

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XX

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har. Eskasa zenbait gune jakinetan.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak oro har hormetan. Akats txikiak zenbait elementu apaingarritan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Autorea: Frai Migel Aranburu

Deskripzioa eta oharrak:

Gasteiz handitzeko asmotan XIX. mendean egin ziren eraikinen artean geratu zen San Antonio komentua, Loma Jeneralaren kalean. XVII. mendean fundatu zen eta babesleak Karlos Arabako jauna eta haren emazte Mariana Velez de Gebara andrea izan ziren.

Oinplano latindarra du hiru habeartetan zatituta; erdikoa albokoak baino garaiagoa da. Gurutzaduran izan ezik gainerako guztian kanoi erdiko ilargixka gangaz estalita dago; gurutzaduran kupula itsua du. Eliz ataria du eta burualdea zirkuluerdi formako absidearekin.

Gauzarik aipagarriena fatxada da. Barrokoa da, lehen aldikoa, eta hiru ataletan zatituta dago. Behekoan hiru hutsarte daude zirkuluerdiko arkuekin, eta erdikoa alboetakoak baino zabalagoa da eta alde banatan zutabe toskanarrak ditu; zutabe horiek frontoi zirkuluerdi formako bati eusten diote, zeinak barrenean zirkulu molduratu bat duen. Bolaz hornituriko hiru idulkik ematen diote gaina tinpanoari. Erdiko arkuko frontoiaren parean bi nitxo daude San Frantziskoren eta San Antonio Paduakoaren irudiekin. Goiko atalean, erdian, leiho angeluzuzen dinteldu bat dago, alde banatan komentuaren fundatzaileen armarriak dituela. Bi pilastra bakunek eusten diote frontoi hiruangeluarrari: tinpanoan okulu batez hornituta dago, eta multzoaren gaina bolaz eta kanpai hormaz apainduta.