Itzuli orri osora

Ziortzako Kolegiata

FITXA

Izena: Ziortzako Kolegiata

Herria: Markina-Xemein

Helbidea: Goierria Ziortza, 11

Auzotegi: Goierria Ziortza

Eskualde: Lea-Artibai

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Komentua

Mendea: XV

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XVI

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Multzo bat da, elizak, bere arkupearekin eta kanpandorrearekin, kalostrapeak, abadearen etxeak eta gurutze bideak osatua.

Elizak habearte bakarra du, gurutze ganga duten bi ataletan banatua, eta absidea oktogonala da eta bost hormataleko nerbio ganga du.

Ezkerreko aldean Berpizkundeko bi kapera zabaltzen dira:

- Las Angustias edo Irusta Abadearena; tertzeletezko gangak ditu eta, burdin sare plateresko batek itxita, abadearen hilobia gordetzen du. Sartzeko arku karpanel apaingarri erpinak dituen baten azpitik igaro behar da.

- San Migelena; tertzeletezko gangak ditu eta, hainbat grifok eusten diotelarik, Muxikako leinuaren armarria gordetzen du. Sartzeko arku zorrotz animaliaz eta landarez apaindutako baten azpitik igaro behar da. Isurkian bolaz osatutako dekorazioa ikus dezakegu.

Sarrera nagusia, txaranbeldua eta zorrotza, elizako hegoaldeko fatxadan dago, arkupe zabal baten azpian. Tinpanoan Salbatzailea aurkitzen da, aingeru musikarien artean.

Arkupean habeetako zur tailak nabarmentzen dira, eta barrualdean nitxo bat dago, hilarri apaindua duena.

Kanpandorrea iparraldeko fatxadako lehenengo atalari atxikita dago.

Kalostrapea exentua da hiru aldetan, eta ekialdeko aldetik elizarekin komunikatzen du. Lauki formako oinplanoa du eta bi altuera.

Beheko oinean, alde bakoitzean, zirkuluerdiko arkuak daude kapitel karratua duten hainbat zutaberen gainean. Arkuetako enjutetan medailoiak gurutzeekin eta erromes maskorrak ikus daitezke.

Goiko solairuan, berriz, alderik alde, balaustrada bat dago arku beheratuekin, beheko plantakoen antzeko zutabeetan tinkatuta. Gain-gainean, erremate gisa, hortz formako erlaitz bat dago.

Abadearen etxea elizako hego-ekialdeko aldeari erantsita dago. Oinplano laukizuzena du eta lau isurkiko estalkia. Iparraldeko aldetik igarobide estali bat dago, eta hortik joaten da sakristiara.

Kolegiatako sarrera nagusia iparraldean dago. Ekialdeko sarrerako dintelaren gainean, berriz, Ziortzako armarria.

Hegoaldean kalonjeen etxebizitzekin komunikatzen du. Eraikina apala da, hiru altuerakoa. Baoak, simetrikoki banatuta, dintelduak dira, lau angelukoak beheko oinean eta, lehenengo solairuan, balkoi kareldunekin. Balkoi nagusia irtena da, eta bertan dago eraikineko sarrera dinteldua. Eraikina manposteriaz egina da, eta ertzetan eta bao inguruetan harlandua ageri da.

Gurutze bidea Kolegiata arteko antzinako galtzadaren ibilbidean zegoen. Azken geraldia ekialdean sarrera nagusiaren ondoan dagoen kalbario bat da. Gurutze nagusian Kristoren Nekaldiko motiboak ikus daitezke, eta alboetakoak leunak dira. Gurutze guztiak harrizkoak dira.