Itzuli orri osora

San Kristobal eliza

FITXA

Izena: San Kristobal eliza

Herria: Barrundia

Helbidea: Torcida, 5

Auzotegi: Heredia

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XV

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XVI, XVII, XIX

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har. Zenbait puntu jakinetan eskasa.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak zenbait elementu apaingarritan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Arabako Lautadan dago Barrundia eta bertatik pasatzen da Zadorra ibaia Uribarri-Ganboako urtegira iritsi baino lehen. Hor zituzten etxeak eta lurrak Gebaratarrek, eta herrian gorenean aurkitzen da San Kristobal eliza.

Garaiera handiko eraikina da, oinplano angeluzuzena du, habearte bakarra hiru ataletan zatitua eta burualde oktogono formakoa kontrahormekin indartua. Habeartea ganga izartu batek estaltzen du eta hau, presbiterioan, oinarri gotikoa duten zutabeerdietan bermatzen da. Presbiterioaren alde banatan kapera bana dago kanoi gangaz estalita.

Epistola aldeko hormatik barrena sar daiteke sakristian; horma horretan, lehenbiziko atalean dago bataiategia, hau ere kanoi gangaz estalita. Ebanjelio aldean San Diego kapera dago zirkuluerdiko arkuarekin, gurutze ganga batez estalita. Sarreran Herediatarren eta Sabandotarren armarriak ikus daitezke.

Eliz atzean dago korua arku beheratu baten gainean; estilo gotiko berantiarrean eginiko trazeria ederrez apainduta dago arkua. Armarri batzuk ere ageri dira arkuan. Hegoaldean altxatzen da kanpandorrea lauki formako oinplanoarekin, eta bi atal ditu inposta ilara batez bereizita. Behereneko atalean saieterak ageri dira eta gorenekoan hutsarteak, barruan kanpaiak dituztela. Bere estalkiko lau ertzetan dauden piramide batzuek errematatzen dute kanpandorrea.

Barrualdean ikusgarriak dira gangetako grisallak, XVII. mendeko harrizko pulpitua, XVI. mendeko erretaula nagusia, bataiarria, irudiak eta burdin forjatuz egindako lan batzuk.