Itzuli orri osora

San Jose eliza

FITXA

Izena: San Jose eliza

Herria: Lekeitio

Helbidea: Resurreccion Maria Azkue, z/g

Auzotegi: Herrigune

Eskualde: Lea-Artibai

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1688

Akatsak: Akats txikiak zenbait elementu apaingarri jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Eliza hau Lekeitioko gune historikoan dago.

Oinplano angeluzuzena du, hiru ataletan banatutako habearte bakarra, burualde laua eta alboetan lau kapera. Habearteko gurutzadura laranjaerdiko kupula batez estalita dago, eta atalak ilargixka gangaz. Burualdeak eta kaperek, berriz, kanoierdiko ganga dute.

Barrualdea Vignolaren Gesuren eredu jesuitikoari jarraituz eginda dagoela antzeman daiteke.

Oineko atalean eta kaperetan tribuna itxi bat aurkitzen da, ezkerreko aldean sareta bat duena.

Fatxadan, alboetan, pilastra bikoitz batzuek harmaila gainean dagoen sarrera handia inguratzen dute. Marko barrokoa du, oso molduratua, eta frontoi hautsi makurtua, zeinean Borboitarren armarria ikus daitekeen, ezker-eskuin Bengolea eta Mendiola etxeen armarriak dituela. Erdiko armarriaren gainean okulu txaranbeldu bat ikus daiteke, eta horren gainean friso bat, erlaitz zabal batekin. Eraikinari gaina emanez kanpai horma bat dago, zirkuluerdiko hiru arkurekin eta bi isuriko estalkiarekin. Kanpai hormaren alboetan eta estalkiaren gainean erremate barrokoak ageri dira.

Atal bakoitzean dauden leihoetatik eta oineko horman dagoen okulu batetik sartzen da argia eliz barruan.

Fatxada eta fajoi arkuak kareharrizko harlanduz eginak dira, eta, gainerakoa, harlanduxkaz.

Barrualdean altzariteria barroko ederra eta Uribarrendarren marmolezko hilobia ikus daitezke.