Itzuli orri osora

San Joan Bataiatzailearen eliza

FITXA

Izena: San Joan Bataiatzailearen eliza

Herria: Aulesti

Helbidea: Donibane enparantza, 3

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Lea-Artibai

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVII

Estiloa: Errenazentista

Beste Estiloak: Barrokoa

Balioa: Oso ona

Kontsebazioa: ona Zenbait gunetan

Jabetasun: Ondare erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats larriak hormetako zenbait gune jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

San Joan Bataiatzailearen eliza Aulestin dago, erdigunean. Uste denez, 1528. urtetik 1640. urteko tartean eraiki zen.

Areto erako eliza da, eta garaiera berdineko hiru habearte ditu, kanpandorrea, abside oktogono formakoa eta sakristia elizaren burualdean. Hiru habearteak nerbio ganga batek estaltzen ditu; zutabe klasikoetan tinkatuta dago ganga. Kanpandorrearen oinean zirkuluerdiko arku bat dago eta hortik sartzen da eliz barrura. Dorreak bi gorputz ditu, biak goleta inposta batek bereizita eta, bide batez, bi ataletan zatituta. Ataletako aurpegi bakoitzean zirkuluerdiko bao bat dago; gorenekoan, ordea, bi bao ageri dira, eta hortxe daude kanpaiak.

Elizaren barrua kareharrizko harlanduz egina da eta bertan azpimarragarri da aldare nagusiko erretaula neoklasikoa.