Itzuli orri osora

San Esteban eliza

FITXA

Izena: San Esteban eliza

Herria: Zigoitia

Helbidea: Lizaur,5

Auzotegi: Buruaga

Eskualde: Gorbeialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XV

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVI, XVII

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Zenbait gunetan eskasa.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats larriak hormetako zenbait gunetan. Akats larriak estalkietako zenbait gunetan. Akats txikiak oro har elementu apaingarrietan. Akats larriak oro har instalazioetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Tenplu exentua da, Gorbeiabarreneko Arabako Zigoitia herriko Buruaga auzoan.

Oinplano angeluzuzena du hiru aldeko burualde poligono formakoarekin. Habearteak hiru atal ditu, oinean dagoena tertzelete ganga batez estalia, erdikoa makurdura ganga batez eta burualdekoa ganga erdi izartu batez. Aingeru buruz, armarriz eta beste sinbolo batzuez apaindutako mentsulen gainean dago bermatuta estalkia. Oinean dago korua eta ezkerraldean sakristian sartzeko atea. Manposteriaz egina da eraikina, kare geruza batez estalia, eta ostikoak, portadako edergarriak eta hego-sortaldean altxatzen den kanpandorrearen goiko atala harlanduz. Bi zati ditu kanpandorreak: behekoa trinkoa da eta goikoa oktogono formakoa, kanpaientzako zirkuluerdiko baoekin. Hegoaldetik sartzen da barrura, arkupe zarpail batetik barrena. Arkupean arku zorrotzeko ate bat dago. Eraikineko bi bao nagusiak ere bertan daude, biak XVI. mendekoak.

Eliz barruko erti ondasunen artean erretaula nagusi rromanista nabarmentzen da, San Estebani eskainia eta, orain eskulturarik gabe badago ere, sagrario eta erliebe ederrak ditu. Alboetako erretaulak XVIII. mendekoak dira, bata Arrosarioko Ama Birjinari eskainia eta bestea San Joseri.

Bataiarria Erdi Aroko estilokoa da. Absideak kanpoaldetik bi kapitel erromaniko ditu ostiko edo kontrahormetan.

Iparraldeko horman bolaleku bat dago, eliza zahar pregotiko jatorrizkoari zegokiona.