Itzuli orri osora

Enzinako Ama Birjinaren Santutegia

FITXA

Izena: Enzinako Ama Birjinaren Santutegia

Herria: Artziniega

Helbidea: A 664 Balmaseda-Gasteiz errepidea, 3

Auzotegi: Mendieta

Eskualde: Aiaraldea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Santutegia

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XV, XVI

hiribildua.Época: Erdi Aroa/Aro Berria

Beste Mendeak: XVII, XIX

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Barrokoa

Balioa: Oso ona

Kontsebazioa: ona oro har

Jabetasun: Ondare erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1498

Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gune jakinetan. Akats txikiak estalkietako zenbait gunetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Araba herrialdeko iparraldean, Artziniega udalerrian dago Arteko Ama Birjinaren Santutegia. Arabako arkitekturan leku nabarmena du eliza honek. 1220. urte inguruan Ama Birjina artzain neskatila bati agertu omen zitzaion. Badirudi data hori nahiko zuzena dela, XIII. mendeko Arteko Ama Birjina bat bada-eta horren lekuko izan daitekeena. Eliza XV. mende hondarrean eta XVI.aren hasieran altxatu zuten; dena dela, gauza segurra da 1404. urtean Santutegia hor zegoela.

Arkitekturari dagokionez, oinplano latindar formako eraikina da, hiru habearte ditu, arkupe bikain-bikaina, koruaren gainean kanpandorrea eta, elizari erantsita, ostatua.

Arkupea benetan ederra da, harlanduzkoa, lau arku dituela aitzinaldean eta bat alboan. Leihoak xumeak dira, arku zorrotzez osatuak. Bi arrosa leiho gotiko eta bi okulu ditu.

Elementu arkitektonikoengatik eta barruan dituen elementu bikainengatik oso azpimarragarria da Arteko Ama Birjinaren Santutegia. Erdiko hebeartean, esate baterako, Errege-erregina Katolikoen armarriak ageri dira, eta idazkun bat esaten duena eraikina noiz altxatu zen; azpimarragarriak dira, bestalde, Kristoren eta Mariaren anagramak, Errege Don Karlosen hitzak, gangetako giltzarrien margo dekorazio ederra, bataiarria... Erretaula Nagusia â¿¿ez da Santutegiko bakarraâ¿¿, Euskal Herriko ederrenetarikoa da. Horrez gainera, azken judizioaz muralak ditu, Andra Mari gotiko bat, ustez XII. eta XIV. mende artekoa, eta beste taila handi bat, antzina-antzinakoa. Horregatik esan daiteke bazela hor lehendik eliza erromaniko bat. Ebanjelio aldean San Kristobal de la Camara Murga gotzainaren hilobia dago.