Itzuli orri osora

Zeraingo Museo Etnografikoa

$alt.getData()

Museo etnografikoa herriko gazte talde batek etnologo baten laguntzaz zabaldu zuen, 1993. urtean. Zeraingo udalerriaren eboluzioaren erakusgaia izan nahi du museoak.

Objektu ezberdinen bitartez (altzariak, erremintak, artisautza objektuak...) herriaren historia kontatzen da. 200 elementu baino gehiagok erakusten dituzte Zerainek igarotako garai ezberdinak eta herritarrek izan dituzten bizimodu ezberdinak. Nekazaritza eta artzaintza jarduera nagusiak ziren garaitik hasi, meatzaritza indartsu zegoen sasoiarekin jarraitu eta gaur egungo bizimodua azalduz amaitzen da erakusketa.

Helbidea eta kontaktua

Herriko plaza, z/g
Zerain
Tel: 943 80 15 05
Fax: 943 80 16 06
Email: turismobulegoa@zerain.com

Ordutegia

Ordutegia:
Neguko ordutegia (Urritik Aste Santura):
Astean zehar 10:00 - 14:00
Aste bukaeran 11:00 - 14:00

Udako ordutegia (Aste Santutik Irailera):
Astean zehar 10:30-13:30 eta 15:30-18:30
Aste bukaeran 11:00-14:00 eta 16:00-19:00

 

Prezioa

Doan.