Itzuli orri osora
Jaime Davidovichen ibilbide artistikoari errepasoa
vie, 01 oct 2010 16:33:00 +0200

Udan egindako apustuaren ondotik, ikuskizunak asteburuetan eta aldi baterako zazpi esakusketa, Artium museoak sei erakusketa berri jarriko ditu martxan gaurtik aurrera. Horien artean Jaime Davidovichen obraren errepaso txiki bat egongo da ikusgai, ikus-entzunezkoa, eta zehazki telebista artean erabiltzen aitzindaria izan den artista argentinar-iparamerikarrarenak lanak, alegia.

Jaten ematen dizun eskuari hozka da erakusketaren izenburua, eta Jaime Davidovich-en lana da. Buenos Airesko sortzailea artea telebistara eramaten aitzindaria da, eta geure inguruan agian ezezagun samarra den ibilbide desiragarria izan du. 1968 eta 1984 bitarteko honen eskoizpen artistikoa, margolanetatik hasi, bideoarekin egindako lan esperimentalak tarteko, eta telebistaren sortzeko ahalmena aurkitu arterainokoa da.

Kontakizun hau guztia espazio eta denbora oso zehatzetan kokatzen da, erakusketaren nondik norakoa ulertzeko funtsezkoa: New Yorkeko SoHo auzoan eta hirurogeita hamarrakeko hamarkada amaieratik laurogeiko hamarkada hasieraraino. Inguruabar horiek taxutuko dute artistaren ibilbidea.

Obrari begirada bat

Hirurogeiko hamarreko amaiera aldera Davidovichen margolanak Tape project delakoetan gauzatu ziren: azalerak dira, baina baita ageriko tokietan, kalean nahiz museo eta galerietan, xingola itsaskorra erabiliz egindako esku-hartzeak ere. Hurrengo hamarkadan bideoak egiten hasi zen. Bere lana kontzeptuala zen, eta euskarri berriarekin esperimentatzeko asmoa zuen, abangoardiaren ildotik. Bideo-artearen lehendabiziko urteak ziren.

1976an, eta beste haibat artistekin batera, Cable SoHo sortu zuen, programaren lehendabiziko zuzendaria izatera helduz. Urtebete geroago Artist TelevisiĆ³n Network (A.T.N) sortu zuen, esperimentatzeko eta telebista irekia eta artea zabaltzeko gai izango zena egiteko asmoz.

SoHo Television, kable bidezko sarbide publikoko telebistarako proiektua izan zen, Manhattan-en. Honen egitaraua 1984. urtera arte luzatu zen eta, besteak beste, bideo-artea landu zuen. Han ikusi ziren inoiz egin diren lehendabiziko musika-bideoak, eta baita Laurie Anderson, John Cage eta Vito Acconci eta beste artista batzuen saioak eta haiei egindako elkarrizketak ere. Erakusketan, Davidovich ekoizle betearale izan zen programa horietako batzuk daude ikusgai.

The Live! Show

1979 eta 1984 urteen baitan, Jaime Davidovichek The Live! Show egin zuen, astean behin emititzen zen telebista saioa, askotariko magazine baten formatua erabiliz. Telebistaren eredu formala eta abangoardiako gertakizunak elkartzeko gai zen saio honek, satira politikoa, artearen munduarekiko begirada ironikoa eta gizarteari buruzko gaiak biltzen zituen, gainera, eta ordura arte inoiz egin gabeko zerbait lortu zuen, telebistako esperimentu artistikoa, arteari buruzko telebista saio huts bat baino askoz gehiago izatera heltzea.

Jaime Davidovich berak sortutako Videovich sendagilearen pertsonaiarekin, telebista alternatiboaren aitzindaria da. Kontsultan dioen eran, "gure telebista-mendetasunetik sensatzeko etorri dena".

(Argazkiak: Artium)