Itzuli orri osora
Espainiar erretratuaren historia, Bilboko Arte Eder Museoan
lun, 05 mar 2007 08:36:00 +0100

Grecotik Sorollara, Padro Museoko 125 erretraturik onenak Bilbon erakutsiko dituzte.

Bizkaiko hiriburuak espainiar erretratuaren inguruko historia erakutsiko du bi erakusketen bidez, Padro Ibiltaria izeneko ekimenari esker. Espainiar erretratua Pradon. Grecotik Goyara izeneko erakusketa izango da ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan eta Espainiar erretratua Padron. Goyatik Sorollara, BBK Fundazioako Kulturgunean.

Prado Museoak erretratuaren generoari eskainitako fondorik garrantzitsuenetakoa dauka. Bertan daude Greco, Morales, Sanchez Coello, Pantoja de la Cruz, CarreƱo de Miranda, Velazquez, Murillo, Claudio Coello, Paret, Luca Giordano, Mengs edo Goya, beste askoren artean. Erakusketarako aukeratutako hirurogeita bi pinturek (XVI eta XVIII. mendeen arteko hogeita hamasei artistarenak) hiru mendetan zehar generoak izan duen garapena eta tipologia desberdinak erakusten dituzte.

Bi erakusketak aldi berean izango direnez, 125 maisulan erakutsiko dira, eta bisitariak erretratutaren historiak Espainian izan duen bilakera ikusi ahal izango du. Erakusketok BBK Fundazioaren finantzazioa dute. Espainiar erretratua, Grecotik Goyara erakusketan 62 margolan izango dira ikusgai. Erretratuaren sorreratik gaur egunera ibilbidea egiten du dagoeneko 225.000 lagunek bisitatu duten erakusketak. Bilbora etorri aurretik, Konpostelako Santiagon, Salamancan, Toledon eta Alacanten izan da.

XIX. mendeko pintoreak

Espainiar erretratua Pradon. Goyatik Sorollara bigarren erakusketak, XIX.mendeko pintura espainiarraren garapena jorratuko du, 63 margolanen bitartez. Arte Eder Museoko lanak bisitatu ondoren BBK Fundazioaren aretoan jarrita daudenak ikusten dituztenek, XIX. mendeko pintoreen Urrezko Mendeari buruzko gogoetak ezagutuko dituzte. Hala nola, Velazquezen, Goyaren eta Sorollaren hausnarketak biluzteko aukera izango dute bisitariek.

XIX. mendean generoak hartu zituen estiloetatik (neoklasizismoa, erromantizismoa, errealismoa eta naturalismoa) errepasoa egiten du ekimenak Goya, Vicente Lopez, Federico, Raimundo de Madrazo edota Sorollaren lanen bitartez.

Argazkien iturria: www.museodelprado.es