Itzuli orri osora

New York-eko Museum of Modern Art (MOMA)

1920ko hamarkadaren bukaeran, arte-gaietan eragin handia zuten Lillie P. Bliss, Cornelius J. Sullivan eta John D. Rockefeller, Jr. museo tradizionalen kontserbazio-politikak aldatu eta arte modernoan espezializatutako museoak sortzeko premiaz jabetu ziren.
$alt.getData()
Museum of Modern Art sortu zenean 1929an garai hartako zuzendaritzak bere lanari ezarri zion xedea jendeari arte modernoa ulertzen eta estimatzen laguntzea izan zen. Publiko-arrakasta handia izan zuen eta hurrengo hamarkadan zehar hiru bider aldatu behar izan zuten egoitza, leku handiagoen bila, 1939an gaur egun Manhattanen duen eraikinera aldatu zen arte. Hainbat sailetan antolatu zuten museoa eta lehenengo aldiz sortzen ziren museo batean Arkitekturari eta Diseinuari, Zineari eta Bideoari, eta Argazkigintzari eskainitako sailak, Pintura eta Eskultura, Marrazkigintza, Inprimaki eta Marrazkidun Liburuei eskainitakoez gain. Handik aurrera behin eta berriz zabalkuntzak egin zaizkio eraikinari. Gaur egun 100.000 pintura, eskultura, marrazki, inprimaki, argazki, arkitekturako maketa eta marrazki eta diseinuko objektu dauzka. Gainera baditu 19.000 film eta 4 milioi zine-afixa, 160.000 liburuko liburutegia, etab. ere baditu. Eten gabe ari da erakusketak egiten hainbat gairi buruz eta bertako bildumetako piezak beste museo batzuei mailegatzen dizkie erakusketak egiteko.