Itzuli orri osora

Thyssen-Bornemisza Museoa Madrilen

Hans Heinrich Thyssen-Bornemisza baroia Thyssen altzairu-industria handiaren oinordetako bat zen. Oso aberatsa izateaz gainera oso artezalea zen baroia eta izugarrizko arte-bilduma bat egin zuen, bilduma pribatuen artean munduko bigarrena, Ingalaterrako erreginarenaren ondoren.
$alt.getData()
Hiritar suitzarra zenez baroia, bilduma urtetan Luganon egon zen, Villa Favorita izeneko etxean. Beharbada baroiaren bostgarren emaztea, Carmen "Tita" Cervera, espainiarra zelako edo, bildumako 800 koadro Espainiari mailegatu zizkion hamar urterako eta orain Madrilgo Villahermosa Jauregian daude. XIX. mendearen hasierako etxe neoklasiko hau zaharberritu egin zuen Espainiako gobernuak bilduma hartzeko. Lanak kronologiaren arabera daude antolatuta, garapen historikoa hobeto ikusteko moduan. Lanik zaharrenak aspaldiko pintore italiarrenak dira, gero badira Errenazimentukoak eta barrokoaren hasierakoak, holandar errealistak, inpresionistak, post-inpresionistak, espresionista alemanak, etab. XX. mendeko artisten obren artean, bada multzo eder bat pintore estatubatuarrena.