Itzuli orri osora

Madrilgo Reina Sofía Museoa

Garai batean Madrilgo Ospitale Nagusia zen eraikinean dauka egoitza Museo Nacional de Arte Reina Sofia-k, Atochako geltokiaren ondoan. Karlos III.a erregeak eraikiarazi zion eraikin hori Frantzisko Sabatini arkitektoari.
$alt.getData()
1781ean bukatu ziren gaur ezagutzen dugun etxea eraikitzeko lanak. Orduan hasi eta 1965 arte ospitalea izan zen. Gero lau urtez hutsik egon zen eta eraistea pentsatu zuten, baina 1977an Espainiako Estatuak erosi zuen eta Kulturako Ministerioaren eskutan jarri zuen. 1980an zaharberritzeko lanei ekin zitzaien eta 1986an ireki zen Arte-Erakusketak egiteko Zentro gisa. 1990etik aurrera museoa da. Arte garaikidean espezializaturiko museoa, hain zuzen. Guztira 54.622 metro koadroko azalera eraikia du, sei solairutan banatuta. Museoaren bilduma iraunkorra bi solairutan dago kokatua: bigarrenean eta laugarrenean. Bigarren solairuan gerra zibilaren amaiera arteko lanak aurkitzen dira: Anglada-Camarasa, Gutierrez Solana, Gargallo, Picasso, Miró, Calder, Dalí, Benjamín Palencia, etab. Laugarrenean, berriz, gerraren bukaeratik honakoak: Tàpies, Oteiza, Chillida, Fontana, etab.