Itzuli orri osora

New York-eko Metropolitan Museum of Art Historia Naturaleko museoa

Metropolitan Museum munduko arte-museorik handi eta bikainenetako bat da. Bi milioi artelanetik gora dauzka, batzuk 5.000 urte dituztenak, mundu osokoak.
$alt.getData()
1870ean sortutako erakunde honek New York-eko Central Park-en du egoitza. Hainbat areto ditu. Amerikako arteari eskainian pinturak, eskulturak eta apaindura-arteko piezak daude, 24 alditan banatuak. Europako 2.500 pintura dauzka pintore handienak: Rembrandt, Vermeers, inpresionistak eta postinpresionistak barne. Cairotik kanpora dagoen arte egiptoarreko bildumarik zabalena osatzen dute jatorri horretako 36.000 piezak. Arte islamdarreko bilduma oso ederra da. Gainera baditu armak eta armadurak, Asiako artea, jantziak, Europako eskultura eta apaindura-artea, Erdi Aroko eta Errenazimentuko artea, musika-tresnak, marrazkiak, inprimakiak, zaharkinak, argazkiak eta arte modernoa. Bilduma iraunkorrez gain, urtero 30 erakusketatik gora egiten dira bertan. Baditu formazio-programak bisitarientzat, ikasle eta irakasleentzat. Beste museo batzuei 5.000 pieza baino gehiago mailagatzen dizkie urtero. 1.800 langile finko ditu eta beste 900 boluntario.