Itzuli orri osora

Musikaren Historiako Museoa Budapesten

Musikaren Historiako Museoa 1969an sortu zuen Hungariako Zientzia Akademiaren Musikologia Institutuak, musikaren historia egin duten musika-tresna zaharrak biltzeko asmoz.

$alt.getData()

Museo moduan eratzeko arrazoia materialak musikologiako ikerketarako prestatzea izan zen. Hezkuntzan ere zeregin garrantzitsua du museoak. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek bisitatzen dute. Musikako museoetan ikonografiak garrantzi handia du. Koadroetan eta marrazkietan agertzen diren musika-tresnak aztertuz musikaren historiarako datu interesgarriak ateratzen dira. Batzuetan musika-tresnak ez ezik bestela gorde ez diren partiturak ere agertzen dira. Irizpide hauek erabili dituzte museo hau eratzekoan.