Itzuli orri osora
Baleike, Sagarroi taldearen berriena
vie, 13 abr 2007 12:48:00 +0200

Baleike Sagarroi taldearen lan berria taldearen lau diskoetako onena da. Bertan, Joxe Ripiaurekin hasitako soinu beroak uztartu dituzte: rock, ska, reggae, kunbia eta rumba soinuak, hain zuzen ere. Kide berriarekin datoz, gainera. Miren Gaztañaga da Iñigo Muguruzari, Carlos Zubikoari, Gorka Baskarani eta Asier Ituarteri gehitu behar zaien ahotsa. Makurtzen ez diren bost musikari; herioa, bakardadea eta kontsumismoa gainditzea oraindik posiblea dela uste dutenak, eta baikortasuna alde batera utzi gabe entzuleak dantzan jartzen dituztenak.