Itzuli orri osora
Gauaren helduan, Imuntzo eta Belokiren seigarren lana
mié, 04 abr 2007 12:48:00 +0200

Gauaren helduan seigarren lana Ganbaran bai aurreko diskoaren jarraipena da. "Orduan, dantza askaturako piezak landu genituen, batez ere, eta oraingoan, helduta dantza egitekoak. Baina, oro har, gure ohiko osagaiak dakartza diskoak: festa, alaitasuna eta dantza". Zenbait doinu zahar eta tradizional berreskuratu dituzte diskoan, baina Belokirena izan da letren ardura kasurik gehienetan. Kontrabaxua, bateria, eta gitarra doinuen laguntza izan dute hainbat kantutan eta, Maider Ansa kantariak ahotsa jarri du bi abestitan.