Itzuli orri osora
Matxinsaltoen belarriak Unai Elorriagaren liburua
mié, 04 abr 2007 12:48:00 +0200

Tomasek bere bizitzako gauza interesgarri asko kontatzen dizkigu, aitonari, osabari eta Iñes lehengusinari entzundakoak, batez ere. Tomasek libelula urdina harrapatu nahi du, libelula urdin gutxi dagoelako munduan, eta bat harrapatzen duena munduko pertsonarik inteligenteena bihurtzen delako, Iñesen esanetan. Eta Tomasek inteligentea izan nahi du, Iñes lehengusina bezala.