Amerika Kolonaurreko garaian

Kolonaurreko artea Ertamerikako eta Andeetako herriek K. a. 1500etik K. o. 1492ra bitartean sortutakoa da, hau da, Europako konkistatzaileak heldu arteko artea.

Arte olmeka

Ertamerikako lehenbiziko zibilizazioa olmeka izan zen, eta gaur egungo Mexiko, Guatemala, Honduras eta El Salvadorren zabalduta zegoen. Haiseran, K. a. 1500. urtetik Kristau Aroko lehen urteetara arte, Mexikoko Veracruz eta Tabasco herrialdeetan garatu zen, eta bere artelanik garrantzitsuenak harriz zizelatutako buru erraldoiak dira, buruzagi politikoak eta jainkoak irudikatzen zituztenak.

Buru olmeka  

Buru olmeka (Mexikoko Antropologia Museo Nazionala).

Teotihuacaneko artea

Kristau Arotik VII. mendera bitartean goi mailako zibilizazio bat loratu zen Teotihuacan aldean, gaurko Mexiko hiritik hurbil, eta Amerikako hirigune handienetako bat izateraino iritsi zen. Teotihuacaneko ezaugarri nagusiak zerikusia du hirigintza eta arkitekturarekin, plaza eta kale zabalen artean bi harmaila-piramide handi zeudelako, erlijio zeremonia ikusgarriak egiteko eraikiak (Eguzkiaren eta Ilargiaren piramideak). Tenplu eta piramideetako eskulturek irudi hotz eta estatikoa agertzen dute.

Maien eta azteken klasizismoa

Komunitate maiak Yucatango penintsulan, Belizen eta Guatemalan hedatu ziren, baita Honduras eta El Salvadorreko leku bakanetan ere. K. a. 1500erako bazeuden horrelako asentamenduak, baina maien kulturaren goraldia ondoko bi garai luzeetan gertatu zen:

  • Garai klasikoa, III-IX. mende bitartean.
  • Klasizismoaren osteko garaia, X-XVI. mende bitartean.

Maien arkitekturak era desberdinetako monumentuak sortu zituen. Piramide formako tenpluen bertikaltasuna nabarmentzeko, garaiera handiko plataformak eraikitzen ziren, bakoitza aurrekoaren gainean jarria; eskaileretako mailak ere altuak eta estuak ziren, eta batzuetan, goiko gailurreria tenplua bera baino bi aldiz altuagoa zen. Beste eraikin batzuek ez zuten erlijio helbururik: jauregiak, pilota jokorako esparruak eta dorreak, kasu. Behatokietatik astronomi neurketak egiten ziren, maien egutegi zehatzak osatu ahal izateko. Freskoaren teknikak erabiliz, horma pintura bikainak ere egin zituzten.

Ertamerikako azken zibilizazio handia azteka izan zen. Mexiko-Tenochtitlanen finkatuta zegoen XIII. mendetik, baina desagertu zen konkistatzaile espainolen kontrako borrokaren ondorioz. Azteken artelan garrantzitsuenak eskulturaren arlokoak dira. Haietako gai nagusia panteoi aztekaren jainkoak ziren, animaliekin batera -benetakoak zein mitologikoak-.

Bonampakeko pintura maia

Bonampakeko pintura maia (Yucatan, Mexiko).

 

Tenochtitlaneko erliebea

Tenochtitlaneko erliebea (Mexikoko Antropologia Museoa).

Andeetako zibilizazioak

K. a. 1500. urte aldera Chavin de Huantar-eko kultura agertu zen, Peruko erdialdean. Haren arte-adierazpen berezkoenak harri gainetan grabatutako irudi linealak dira, arin antzean egindako erliebeen gisakoak

Andeetako beste kultura garatu bat motxika izenekoa da, Peruko iparraldean sortua, Pascamayo, Txikama eta Motxeko haranetan. Artelan nagusia zeramika zen, errealista samarra, eta apaingarri gisa dituen giza irudiak orduko ohiturei buruzko informazio iturri dira, erregeak eta goi agintariak zein herri xeheko jendea azaltzen baitira haietan.

Itsasaldeko Andeetako beste kultura Nazka izenekoa da, Nazkako haranean eta beste haran batzuetan zabaldua (Kañete, Txintxa, Ika eta Pisko). Zeramika lanez gain, aipagarriak dira kultura horretan irudi geometriko erraldoiak. Irudiok zerutik ikus daitezke bakarrik, eta zerikusia omen dute astronomi behaketekin.

Inkek eragindako batasuna gauzatu aurretik, Tihuanakoko zibilizazioa ere loratu zen; kultura horren zeremonia gunea Titikaka lakuaren ondoan zegoen, gaurko Bolivian. Bere adierazpen artistikoen artean kontuan izatekoak dira tamaina handiko monolitoak eta ateak, murru marduleko eraikin handietan kokatuak.

Motxika kulturako belarri babesa  

Motxika kulturako belarri babesa (Peruko Urrearen eta Munduko Armen Museoa, Lima).

Inken artea

Inken agintaldian, XIV. mendearen erdialdean, baturik geratu ziren Andeetako haranetan zehar sakabanatuta zeuden erresumak. Jatorriz Kuzkoko haranekoak, inkak beren egitura militarraz baliatu ziren etnia desberdin asko menderatzeko, eta beren hizkuntza, erlijioa eta gobernu mota ezartzeko.

Arkitektura da arte inkaren elementu adierazgarriena. Eraikitze-eredua, bera ere inperioaren bateratze tresna, osagarri bakunetan oinarriturik zegoen, ez baitzituzten ezagutzen arkua, zutabea eta ganga. Nabarmentzekoak dira Korikantxa jauregia (Kuzko) eta Machu Picchuko esparruko herexak.

Tiahuanakoko monolitoa  

Tiahuanakoko monolitoa. La Paz, Bolivia.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana