Itzuli orri osora

Compostelako Santiagoko katedrala

Superegitura barrokoa duen arren, eliza erromanikokoak diren ezaugarri nabarmenak ikus daitezke Compostelako Santiagoko katedralean. 1150 eta 1188 artean eraiki zuten Santiago apostuluaren erlikiak gordetzeko. Gurutze latindarraren itxura du, eta erdialdeko nabean kanoi- ganga eta alboetan ertz formakoak ditu. Nabeen parean Loriako elizpea (1188) ikus daiteke; lan hori Mateo Maisuak egin zuen eta eskultura erromanikoaren adibiderik bikainena da.