Antzinako Egiptoko artea (I)

Ikertzaileek K. a.ko 3170 eta 332 urteen artean kokatzen dituzte antzinako Egiptoko agerpen artistikoak, Alexandro Handiak herrialdea konkistatu zuenean, hain zuzen ere. Izan ere, historiako ia hiru mila urte dira. Arteari dagokionez, urte horiek uniformetasuna izan zuten ezaugarri nagusitzat, zeren sorkuntza eskultoriko, piktoriko edo arkitektoniko orok mendeetan zehar irauten zuten erlijio motiboei baitzegokien.

Gizartea

Oso gizarte hierarkizatua garatu zen Egipton. Piramidearen erpina faraoiak hartzen zuen, guztien arabera ahalguztidun eta sakratua. Apaizek eta eskribek osatzen zuten gizarte piramideko hurrengo maila; beheragoko maila bat gerrariek, nekazariek eta eskulangileek osatzen zuten, eta, azkenik, beherengo maila, esklaboek, biztanleetan ugari. Berauek, hain zuzen ere, Egiptoko lan erraldoi arkitektoniko eta eskultorikoak eraman ohi zituzten aurrera. Bestalde, kulturaren garapena, arte ekoizpena baldintzatuko zuena, oparoa zen. Egiptoarrek idazteko sistema oso eta betea zeukaten, hieroglifikoa, eta nekazaritza teknika aurreratuak eta nabigatzeko arteak ezagutu zituzten.

Erlijio sinesmenak

Zalantzarik gabe, erlijioa da Egiptoko artearen oinarrizko ildoak ulertzeko funtsezko faktorea. Gurtzen ziren jainko ugariak animaliak ziren. Mendeak joan, mendeak etorri, jainkoak giza irudi edo hibridoak hartzen hasiko ziren, baina animalien izaera bertan behera utzi gabe. Erlijio mota hori funtsean tokikoa zen: herrixka bakoitzak bere jainkoa eta zegokion lurraldeko jainkotasuna gurtzen zituen. Herrialdea bat egitearekin batera, antzeko jainkoak izen eta sinbologia bere azpian multzokatzeko joera hartu zen. Horrela, adibidez, belatz itxura zeukaten guztiak Horus bihurtu ziren.

Jainko kosmikoak gurtzeko ohitura ere sartu zen, adibidez, Ra (Eguzkia). Eguzki jainkotasun honek Akenatonekin (K. a.ko 1367tik 1350ra bitartean) garrantzi berezia bereganatu zuen. Faraoi izan zen bitartean, Akenatonek Aton jainkoan, eguzki-diskoan, ardazturiko monoteismoa ezarri zuen.

Hala eta guztiz ere, arte ekoizpenaren ikuspegitik, Egiptoko artearen zati handi bateko iradokitzaile nagusia Osiris izan zen, hildakoen jainkoa. Harantzagoko bizitza batean sinesteak erlijio- edo hilobi-eginkizunetarako eta faraoiaren figura goresteko artelanak baldintzatu zituen.

Behin betiko iraunarazteko eta haraindiko bidaia egiteko baltsamatu eta momifikatu ohi zituzten faraoiak eta goi agintariak. Bere estatua eta erretratu propioekin batera ehorzten zuten, izan ere, bizitzari eusteko eratzat hartzen ziren. Kutun eta objektu pertsonalekin ere lurperatzen zituzten, naturaz gaindikoan erabilgarriak zirenak.

Momia eta sarkofagoa

Emakume apaiz baten momia eta sarkofagoa, XXI. dinastiari zegokiona eta Tebastik zetorrena.

Arkitektura

Antzinako Egiptoko arkitekturaren bereizgarri nagusiak lerro soilak, handitasuna eta nonahiko erlijiotasuna dira. Eraikinak ateburudun edo arkitrabatuak dira, arkurik edo gangarik gabekoak. Zutabeak ugari erabiltzea gailentzen zen, fuste liso edo faszikulatukoak, askotariko kapitelekin, hain zuzen ere. Beste osagai iraunkorra ilunantza da, zeinek giroei sakratutasun eta misterio handiagoak ematen baitzizkien.

Abul Simbeleko templua

Abul Simbelgo Hatorren tenplua, K. a. ko XIII. mendea.

Tenplua

Jainkoaren "eguneroko bizitzarekin" zerikusia duten erritoak ospatzeko tokia da. Hala ere, bertan zeremonia publiko eta politiko handiak ere ospatzen ziren.

Egiptoko tenpluak harresitutako esparrua agertzen du, ezponda altu samarrean igotako pilono edo murruekin. Berauen aurretik erregeen obelisko edo estatua handiak eraiki ohi ziren, eta beraien hormetan faraoiaren hainbat balentria irudikatzen zituzten erliebeak tailatzen ziren. Murruen barrualdean, patio handi bat zabaltzen zen, eskuarki arkupez inguratutakoa. Sala hipostiloa tenpluko alderik sakratuenera sartzeko aurreko espazioa da, eta sabai lau bati eusten dioten landare eiteko zutabe oihan batez osatuta dago. Azkenik, iluntasuna nagusia zen areto itxi bat zegoen: santutegia edo sancta sanctorum zen, non jainkoaren estatua zaintzen baitzen.

Hilobi monumentuak

Egiptoko hileta arkitektura oparoaren oinarrizko motak honako hauek dira: mastaba, piramidea eta hileta tenplua.

  • Mastaba angelu zuzeneko egitura bat da, sei bat metro luzeko horma mailakatuak dituena. Barruko aldean lurpeko ganbera batzuk dauzka. Bertan, sarkofagoa hildakoaren gorpu momifikatuarekin uzten zen. Lurraren mailaren gaineko beste ganbera batzuetan karen estatua ipintzen zen, hau da, hildakoaren arima hilezkor edo bizi-indarra.
  • Mastabaren bilakaera gisa, III. dinastian, Zoserreko piramidea, Saqqaran, eraiki zen. Imhotepek, bere arkitektoak, mastabaren lehenengo proiektu bati sei mailako piramide bat gainjarri zion. Mastabak, ohikoa zenez, lau puntu kardinaletara orientaturik zeuden. Labur samartzat jo daitekeen epe batean, piramide honen eredua garatu eta IV. dinastiako berebiziko piramideak sortu ziren: Keops, Kefren eta Mikerinos, Gizehn.
  • Faraoiaren hilobia haraneko tenpluaz, igotzeko galtzadaz, hilobi- edo eskaintza-tenpluaz eta hilobiez osatutako multzo baten zati zen. Bertan, haraneko tenpluan, baltsamatzeko erritoak gauzatzen ziren. Hilobiak profanatzeko beldurrez, Tutmosis I.aren geroztik, faraoiek basamortuko labar harritsuak aukeratu zituzten beren azken egoitza ezkutatzeko. Erregeen Harana deritzon parajean kokaturik, hilobi tenpluaren ikaragarritasun arkitektonikoa bazter geratu zen.
Piramide eskema

Piramide baten barrualdeko eskema.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana