Mesopotamiako eta Pertsiako artea

K. a.ko zazpigarren milurtekotik 500. urtera bitartean, Tigris eta Eufrates ibaien arroen inguruan, segidako zibilizazioak sortu ziren. Artearen ikuspegitik tradizio berean multzoka daitezke zibilizazioak: adibidez, sumertarrak (K. a.ko 3.500-2.000), akadiarrak (K. a.ko 2.300-2.150), babiloniarrak (K. a.ko 1.730-1.530 eta K. a.ko VII-VI. mendeak) eta asiriarrak (K. a.ko XIV eta IX-VII. mendeak). K. a.ko VI. mendean, pertsiarrek Mesopotamia bere inperioan sarrarazi zuten eta beren arte tradizioa bereganaturik, sormen artea sortu zuten, baina inguruko zibilizazioen eragin arrotzekin.

Mesopotamiako arkitektura

Eraikuntza motak:

  • Tenplua: zibilizazio sumertar, akadiar eta asiriarraren eraikuntza nagusia izan zen. Angelu zuzeneko oinplanokoa, egitura sinpleetatik -Eridu, Tepe eta Gaurako tenplu sumertarrenak, kasu- kanpoko apaindura ikusgarriko formetaraino bilakatu zen. Adibidez, Nimah jainkosaren tenplua, Babilonian, Mesopotamiako zibilizazioaren amaierako atarian, Nabucodonosorrek eraikia, K.a.ko VI. mendean.
  • Zigurata: Mesopotamiako zibilizazioen berezko eraikuntza. Adreiluzko dorrea, mailakatutako terrazaz eta horma makurtu samartuz osatua. Jainkotasunei sakrifizioak eskaintzea zen bere eginkizuna, uzta onak, gudak garaitzea edo erregearen bizitza-luzera sustatzeko.
  • Jauregiak: agerpen bikainak dituen arkitektura zibila, bereziki Asiriako zibilizazioan. Handienetariko bat, hiru tenplu eta zigurat bat biltzen zituena, Sargon II.aren (K. a.ko 705ean hila) jauregia izan zen, Durr Sharrukinen, gaur egun Khorsabad.

Babiloniako goren uneko aldiak, pertsiarrek inbaditu baino lehen, hirigintzaren garapen handia ekarri zuen. K. a.ko VI. mendean, Babiloniak bere baitan biltzen zituen 43 tenplu, Etemenaki zigurata -Babelgo dorre biblikoa-, 350 dorreko harresi bikoitza, eta Nabucodonosor II.aren (K.a.ko 605-562) jauregi arranditsua, fatxada oso-osorik adreilu beiraztatuz apainduta zeukana.

Istharreko Atearen berreraikipena

Istharreko Atearen berreraikipena, Babiloniako harresikoa, K. a.ko VI. mendea.

Hegodun jenio baten erliebea

Hegodun jenio baten erliebea, Sargon II.aren jauregitikoa, Dur Sharrukinen, gaur egun, Khorsabad, K. a.ko VIII. mendea (Louvre Museoa, Paris)

Mesopotamiako eskultura

Sakon-erliebez egindako zigilu zilindrikoekin batera -animaliak, erlijio eszenak edo erregearen irudiak irudikatzen zituzten erliebedun buztinezko banda txikiak lortzeko zuzenduak-, Sumer eta Akadiako beste berezko forma eskultorikoetariko bat, konkor biribileko eskulturak izan ziren, apaizen eta otoitzean ari direlako itxurako erregeen estatuatxoak. Horren izendapena irudian jasotako jarreratik dator.

Asiriako eta Babiloniako kulturetan, estatuagintza zokoratua geratu zen. Erliebeak nagusi ziren, izan ere, guda- eta ehiza-eszenak irudikatzen zituzten eta jauregi eta tenpluetako hormak apaintzen zituzten: Assurbanipalen jauregiko ehiza-erliebeek lortu zuten beren goreneko maila. Bertan, erregea lehoiak ehizatzen agertzen zen.

Gudeako estatua

Gudeako estatua, Lagashko patesi edo gobernadorea, K. a.ko 2141-2122 urteen inguruan (Metropolitan Museum, New York).

Pertsiako artea

Pertsiako artearen asimilazioak eta sormenak bere goreneko maila Persepolisko eta Susako jauregi handiekin erdietsi zuten. Lehenengoa, inperioko udako hiriburua zen eta, bigarrena negukoa. Persepoliskoan bere konplexutasun arkitektonikoa gailentzen da, eta Susakoan, ostera, bere murruak estaltzen zituen adreilu beiraztatuz egindako erliebeak. «Hilezkorren frisoa», izan zen erliebeon ospetsuena, izan ere, tamaina ia naturaleko mila arkulariren armada irudikatzen zuen.

Pertsiako erliebeek irudikatutako irudien estatismoa eta zurruntasuna izan zituzten ezaugarri nagusi. Kontraste handia egiten zuten Asiriako erliebeen aldean, zeren bertan ehiza eta borroka eszena dinamikoak gogokoago baitzituzten.

Bestalde, Pertsian Mesopotamian baino garrantzi handiagoa bereganatu zuen hilobi arkitekturak, adibidez, Ciro II.aren (K. a.ko 558-528 urteak) hilobia gisako agerpena, Pasagardan; Pertsiako artearen oparotasunaren aldean, soiltasun handikoa da.

Pasagardako hilobia

Pasagardako Ciro II.aren hilobia, K. a.ko 529. urtearen inguruan.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana