Etengabeko Ikaskuntza

 

Hiru.eus hezkuntza alorreko ataria sortzeko lehen ahalegina da, eta bere helburua da hezkuntzako zerbitzu publikoak internetetik ematea, bere edukiak doan eskainiz. Hiru.eus - Etengabeko Ikaskuntza ataria Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere asmoen artean daude, besteak beste, euskal hiritarren prestakuntzarako erreferente bilakatzea eta hiritarrei laguntzea euren jarrera aktiboa eta parte-hartzailea sendotzen.

Atari hau sekuentzia logiko baten lehenengo urratsa da. Izan ere, euskal hiritarren eguneroko bizitzan IKTak integratzeko asmoz, 1999an Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2000 Hiru egitasmoari ekin zitzaionetik, aurrera eramaten ari den ekintzen artean kokatu beharra dago.

Une honetan, eta hiru urteko esperientziaren ondoren, jakin badakigu atari honek erabiltzaileen harreta jaso duela, eta herritarren, zein familien formakuntzan lagungarri izaten ari dela.

2003an bere ibilbidea hasi zuenetik, Hiru.eus ataria etengabe aberastu eta eguneratu dugu, eta aurten ere lan horretan jarraitu nahi dugu, gero eta eduki gehiago eskainiz, betiere gizarteak dituen premia eta interesei erantzuteko asmoarekin.

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Guardar

Guardar